M-27. Bizkaia

EAJ nagusi Bizkaiko Batzar Nagusietan

PSE-EE da bigarren indarra, baina jeltzaleetatik 9 batzarkidetara. EB-Aralarrek 4 batzarkide eskuratu ditu, eta bana eskuratuko lituzkete EAk eta ANVk. Nolanahi ere, barruti bakarrean soilik utzi diote ANVri aurkezten, Enkarterrietan. Bilboko Udalean ere gehiengo handia lortu du EAJk. Parte-hartzea %70,39koa izan da.

2007ko maiatzaren 28a
02:43
Entzun
Botoen %94,15 zenbatuta argi geratu da EAJ dela nagusi Bizkaiko Batzar Nagusietan: 23 batzarkide eskuratu ditu, 14 sozialistek, 8 PPk, 4 EB-Aralarrek, EAk bakarra eta ANVk beste bat. Nolanahi ere, ANVk barruti bakarrean izan du aurkeztea, Enkarterrietan, eta hartan ordezkari bat lortu du. Gainerakoetan baliogabetu egin dizkiote zerrendak. Boto baliogabeak 51.700 dira aipatutako ehunekoa zenbatuta.

Bilboko Udalean ere gehiengo zabala lortu dute jeltzaleek: 13 zinegotzi eskuratu dituzte. PP liltzateke bigarren indarra 7 hautetsirekin, PSE-EE hirugarrena PPrekin berdinduta. EB-Aralarrek, berriz, bi zinegotzi lortu ditu, eta, EAk, azkenik, ordezkaritza galdu du. ANVren Bilboko zerrenda baliogabetu egin zuten Espainiako auzitegiek. Boto baliogabeak 12.712 izan dira, duela 4 urte baino 1.600 inguru gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.