"EAJ-PP-PSE blokearen hiri ereduak hondoa jo du" Bilbon, EH Bilduren ustez

2015eko martxoaren 14a
13:52
Entzun

Bilboko Udalerako zerrenda, lan taldea eta proiektua aurkezteko, ekitaldi politikoa egin du EH Bilduk Bilbon. Aitziber Ibaibarriaga koalizioko zerrendaburuaren esanetan, "gainbehera" doa kudaketa onaren "mitoa", eta hiru alderdiei egotzi die "sektore ekonomiko jakin batzuen interesak" Bilboko herritarren beharrizanen gainetik jarri izana. Hori aldatzeko "motorra" herritarrak izango direla gaineratu du.

Xabier Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautaia, berriz, tokiko garapenaren alde mintzatu da Bergaran. Salatu du aurreko legealdietan "enpresa handi batzuek" lortzen zituztela diru laguntza guztiak, ohartaraziz Gipuzkoako enpresen %90 txikiak edo ertainak direla. Ildo horretan, esan du eskualdeak direla "ekonomia garatzeko esparru naturala": "Tokiko garapenaren filosofiarekin eraldatuko dugu errotik gure ehun produktiboa eta horretarako, zuzenean industriak egun dituen erronkei heldu behar diegu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.