BAKEGINTZA

EAJ prest dago ETAren eta Madrilen artean "zubi lana" egiteko

ETAk jardun armatua behin betiko eten eta bi urtera, Andoni Ortuzarrek esan du denbora "ETAren eta Madrilen berririk gabe" igaro dela: "Hitz egin dezaten behar du Euskadik".

2013ko urriaren 12a
14:03
Entzun

EAJ prest dago ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean "zubi lana" egiteko, besteak beste desarmeaz, eragindako oinazearen aitortzaz, presoen Euskal Herriratzeaz, haien eskubideez eta biktimen erreparazioaz hitz egiteko. Hala adierazi du gaur Andoni Ortuzar alderdiko presidenteak, Asparreneko (Araba) batzokiaren 80. urteurrena ospatzeko ekitaldian.

Ortuzarrek gogoan izan du bihar zortzi beteko direla bi urte ETAk bere jardun armatua behin betiko eten zuenetik, eta kritikatu du "ETAren eta Madrilen berririk gabe" igaro dela denbora.

Hispanitatearen Egunaren ospakizunak ere kritikatu ditu, "iraungita egoteagatik zatika erortzen ari den estatu baten eguna" delako. Ortuzarren hitzetan, euskal gizartea ez da jarriko "ahuntzaren atzean"; etorkizuna "bakean, askatasunean eta oparotasunean" eraiki nahi duela esan du, "eta, gaur egun, hori ez du Espainia markak ematen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.