Politika

EAJk ANV alkatetzatik kentzeko zentsura mozioak babestuko ditu

Urkulluk adierazi duenez, EAJren jarrera “irmoa” da zentsura mozioei dagokienez, baina uste du PSE-EEk ekimen hori proposatu aurretik aurrera aterako dela "bermatu" beharko lukeela.

2008ko ekainaren 6a
14:56
Entzun
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak gaur adierazi du bere alderdiak EAE-ANV udaletatik kentzeko zentsura mozioak babestuko dituela. “Konpromiso etikoetako mozioak planteatzeko jarrera zentsura mozio posible batzuetara lekualdatuko dugu, Arrasatetik hasita”, esan du.

Atzo PSE-EEk Arrasateko, Hernaniko eta Pasaiako (Gipuzkoa) Udaletan ANV alkatetzatik kentzeko zentsura mozioak sartzeko prozesua hasiko zuela jakinarazi zuen, datorren astelehenetik aurrera.

EAJk zentsura mozioekiko duen jarrera “irmoa” dela berretsi du Urkulluk, baina PSE-EEk ekimena proposatu aurretik aurrera aterako dela “bermatu” beharko luke haren ustetan.

Urkulluren arabera, ekimenak aurrera ateratzen ez badira, “ez da EAJren kontrako jarrerarengatik izango”. Horrez gain, jeltzaleek PSE-EErekin batera “konpromiso etikoko mozioak” aurkeztu dituztela gogorarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.