Itxaso Atutxa EAJko Bizkaiko ordezkariak azaldu du legearen zirriborroa itunduta zegoela PPrekin; horregatik, jarrera aldaketaren zergatiak azaltzeko eskatu dio diputazioari.
Radio Euskadin egindako adierazpenetan esan duenez, Araba eta Laura Garrido PPko bozeramailea ados agertu ziren ekainean, Eusko Jaurlaritzak EAEko Udal Legearen aurreproiektua aurkeztu zienean. "Ez dakit udan zer gertatu den alderdi popularrean", gaineratu du.
Joan den astean Udal Legearen kontra agertu zen erabat De Andres; diputazioen egitekoa "desegiten" duela esan zuen, "zergak biltzeko agentzia soil" bihurtzen dituela, eta aurreproiektuari aurkeztutako hogeitaka alegazioren berri eman zuen.