Politika

EAJk astelehenerako Auzitegi Nagusiaren eta udaletxeen aurrean elkarretaratzeak antolatu ditu

Ibarretxek bigarrenez deklaratuko du, Bilbon. 11:45ean izango da Auzitegi aurreko mobilizazioa eta 12:00etan udaletxe aurrekoetakoa.

2007ko martxoaren 23a
14:31
Entzun
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak astelehenean, Bilbon, EAEko Auzitegi Nagusian deklaratu beharko duela-eta, EAJk egun bererako Auzitegiaren eta udaletxeen aurrean elkarretaratzeak antolatu ditu. 12:00etan joango da Ibarretxe deklaratzera eta EAJk 11:45erako deitu du Auzitegi aurreko elkarretaratzea. Besteetako hitzordua 12:00etan jarri du.

Ordu laurdenekoak izango dira eta EAJren helburua, "gure erakundeei babesa ematea eta elkarrizketa defenditzea" da.

Arnaldo Otegi, Pernando Barrena eta Juan Joxe Petrikorena Batasuneko kideekin iazko apirilean bilera egitegatik auzipetua dago Ibarretxe. Urtarrilaren 31n ere joan zen deklaratzera kasu beragatik. Batasunekoak ere auzipetuta daude. EAEko Auzitegi Nagusiak Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea deklaratzera deitu du, apirilaren 16rako, lekuko gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.