EAJk erakunde instituzionaletan dituen karguak bilduko ditu bihar Bilbon, Sabin Etxean, "oraingo egoera ekonomiko konplikatua eta doikuntza eta murrizketa planaren ondorioak aztertzeko eta Euskadin hazkunde ekonomikoa eta enplegua ahalbidetzek ekimenak planteatzeko".
Arlo ekonomikoaz arduratzen direnak batuko dira —25en bat lagun—, eta ondoren Iñigo Urkullu EAJko Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigaiak jendaurreko agerraldi bat egingo du.