EAJak berriz hartu ditu Ondarroako (Bizkaia) udalean beren karguak hauteskundeen ostean hartu ez zituzten sei hautetsiak. Hala jakinarazi du alderdiak bere Nazio Epaitegiak sei kideak berriz onartzea erabaki ostean. Izan ere, epe akatsa antzeman du auzitegiak kanporatze prozesuan.
Ondarroan, besteak beste Felix Aranbarri alkate ohia eta Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatua –biak EAJkoak- buru diren batzorde bat dago udal agintean. Pasa den urtean izandako udal hauteskundeetan EAE-ANVren Ondarroao zerrendak baliogabetu egin zituzten Espainiako auzitegiek, eta, ondorioz, ezker abertzaleak ez zuen aurkezterik izan.
Hain zuzen ere, boto baliogabea izan zen nagusi boz haietan, eta balio zuten botoen artean, EAJk gehiengo absolutua erdietsi zuen. Ondorioz, EAJri zegokion legearen arabera udal agintea eratzea. Boto baliogabea nagusi izan zenez, ordea, EAJko sei hautetsik uko egin zioten kargua hartzeari.
2007ko azaroaren 28an, Eusko Alderdi Jeltzalearen Nazio Epaitegiak kargua hartzeari uko egin zioten sei kide horiek alderditik botatzea erabaki zuen. Ondorioz, abenduaren 17an helegitea jarri zuten. Halaber, auzitegiak lehenengo erabakia berretsi egin zuen apirilaren 29an. Orain ostera, denbora epeei dagokien akatsak direla eta, iaz alderditik botatako sei kideak berriz onartu dituzte EAJan.
Politika
EAJk berriz onartu ditu Ondarroako udalean zinegotzi izateari uko egiteagatik botatako sei kideak
Kanporatze prozesuan izandako epe arazoak direla eta, EAJren Nazio Epaitegiak alderditik kanporatutakoak berriz onartzeko agindua eman du. 2007ko udal hauteskundeetan Ondarroan lortutako karguei uko egiteagaik hasi zen sei jeltzaleen kontrako kanporaketa prozesua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu