Politika

EAJk bi kide izan nahi ditu Eusko Legebiltzarreko Mahaian

Iñigo Iturrate lehendakariorde izateko aurkeztuko du bihar eta Mikel Martinez idazkari izateko. Izaskun Bilbao ere aurkeztuko du parlamentuko presidente izateko, baina dagoeneko erabakita dago kargu du Arantza Quiroga PPko kideak beteko duela. Bost lagunek osatzen dute Mahaia, eta PSE-EEk bi izango ditu.

2009ko apirilaren 2a
15:12
Entzun
Nahiz eta alderdirik bozkatuena izan zen martxoaren 1eko hauteskundeetan, EAJk ez du lortuko bihar Eusko Legebiltzarreko Mahaiko presidente kargua -Izaskun Bilbao aurkeztuko du, hala ere-, Arantza Quiroga PPko kidea izango delako mahaiburu, PSE-EE eta PPren akordioaren ondorioz, eta EAJk Mahaiko beste lau postuetatik bi nahi dituela jakinarazi du gaur. Hala, Iñigo Iturrate lehendakariorde izateko aurkeztuko du eta Mikel Martinez idazkari izateko.

Aipatutako akordioaren arabera, PSE-EEk bi ordezkari izango ditu parlamentuko Mahaian: Jesus Loza eta Blanca Roncal. Aralarrek kide bat dagokiola aldarrikatu du.

Bihar izango da Mahaia osatzeko bilkura, Gasteizen. Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izendatzeko inbestidura saioa, berriz, apirilaren bukaeran -zehaztu gabe dute eguna-. Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia izango da lehendakari.

Oso litekeena Izaskun Bilbao parlamentuko gaurko mahaiburua Europako Legebiltzarrerako hautagai izendatzea EAJk. Jeltzaleak CiUrekin aurkeztuko dira eta Ramon Tremosa CiUko kidea izango da koalizioko buru. Bilbao litzateke zerrendan bigarrena. Ekainaren 7an izango dira Europako bozak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.