politika

EAJk Bilbon ospatuko du Aberri Eguna

'Euskadi eraikitzen' lelopean egingo du ekitaldia apirilaren 4an, Plaza Barrian.

2010eko martxoaren 25a
23:10
Entzun
Ohi bezala, EAJk Bilbon ospatuko du Aberri Eguna, bere kabuz. Plaza Barrian egingo du ekitaldia apirilaren 4an (domeka), Euskadi eraikitzen lelopean.



11:30ean hasiko da ospakizuna, eta Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak hitzaldia egingo du.

Aurreko egunetan jakinarazi duten bezala, Aralarrek eta Abertzaleen Batasunak elkarrekin egingo dute Aberri Eguneko ekitaldia, apirilaren 3an, Urruñan, Gora Herria. Euskal Herri berria leloarekin. Independentistak plataformak, berriz, Irun eta Hendaia artean egingo du, apirilaren 4an, Nazioa Gara. Estatu behar dugu. Independentzia lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.