EAJk hondakinen kudeaketaz erabaki bat hartzeko eskatu dio gaur Bilduri, eta hiru asteko epea eman dio horretarako. Gaur goizean Donostian egin dute agerraldia Carlos Ormazabalek, Eider Mendozak eta Maria Eugenia Arrizabalagak.
Horrez gain, Gipuzkoako Batzar Nagusietan pleno monografikoa eskatu dute.