EAJk Bruselan laguntza eskatu dio Europoli kargudun frankistak atxilotzeko

2014ko azaroaren 13a
11:43
Entzun

Izaskun Bilbao europarlamentariak, Gasteizko EAJren laguntzarekin, laguntza eskatu dio Europoli, 1976ko martxoaren 3ko gertakarietan erantzukizuna izan zuten kargudun frankistak atxilotzen laguntzeko. Argudiatu dute Espainia ez dela ari Serviniren eta Interpolen eskaera betetzen, eta onartezina dela PPk ustezko erantzule horiek babestea.

Gainera, jakinarazi dute Bruselan Iñaki Oiarzabal PPko Justizia, Eskubide eta Askatasunen idazkariak aurrekoan zer esan zuen, eta horrek Espainiako agintarien jarrera azaltzen duela esan dute. Europako Batzordeari galdetu diote ea horrelakoak esatea bateragarria den Europako balioekin. Bilbaoren ustez, oso larria da Oiarzabalek hori esatea. "Izugarria da inork krimen hura ukatu nahi izatea, eta are eta okerragoa da gizateriaren aurkako horrelako krimenak ikertzen dituzten epaileen aginduak ez betetzea. Memoriak, justiziak, egiak eta erreparazioak biktima guztientzat balio dute, baita Francoren biktimentzat ere.

Gorka Urtaran Gasteizko EAJren bozeramaileak gogoratu du Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak uko egin diola laguntzeari, eta horren aurrean Gasteizko Udalak ez lukeela ezer esan gabe geratu behar. "PPren barruan asko ari dira Interpolen eta epailearen lana oztopatzen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.