EAJk dio erreformak ez duela errespetatzen jeltzaleek ezarritako "marra gorria"

2013ko maiatzaren 17a
18:04
Entzun

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak jakinarazi du Espainiako Gobernuak hezkuntzan egindako erreformak haren eskumenak urratzen baditu Espainiako Auzitegi Konstituzionalera joko duela, "zalantzarik gabe". Lehenengo parlamentuan onartu behar dutenez, horren ostean aztertuko duela adierazi du. Eta eskumenenbat urratzen bada joko duela auzitegira.

Gaineratu du "arriskutsua" izan daitekeela bien arteko arazoak Auzitegi Konstituzionalaren esku jartzea. Ez delako ohikoa Espainiako Estatuaren aurka egitea halako kasuetan.

EAJk esan du arbuiatu egiten duela hezkuntza erreforma, eta testu osoa irakurri ez badu ere EAJk jarritako "marra gorria" errespetatzen ez duela ikusi dutela. Salatu dute Espainiako Gobernua oker dabilela, gainerako alderdiak eta herritarrak aurka dituen erreforma bat delako. Esan du oinarri "okerra" duela erreformak, eta "uniformetasun" batetik abiatzen dela. Gaineratu dute "ezkorrak" direla gaiarekin, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan gaur egun dagoen hezkuntza sistema defendatzen jarraituko dutela. Hitz egiteko prest daudela nabarmendu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.