Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramaile Markel Olanok «jarrera aldatzeko» eskatu dio Bilduri, arlo ekonomikoan batez ere. Hain zuzen, EAJren ekimenez Batzar Nagusiek joan den azaroaren 9an onartutako «krisiaren aurkako neurriak» martxan jarri ez izana leporatu dio Garitanoren gobernuari. Erabaki hori «larria» dela esan du.
Aralarko Rebeka Uberak, berriz, hauteskunde interesak utzi eta gizartearen «benetako interesen alde» lan egiteko eskatu dio EAJri. Aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak emaitza «interesgarri» ugari lortu dituela gogorarazi du; besteak beste, zerga alorrean lortutako akordioak, zerbitzu sozialei emandako «babesa» eta publikotasunaren «defentsa».
EAJk dio Gipuzkoak ez duela merezi Bilduren gobernua
Aralarrek jarrera «oztopatzaileak» eta «hauteskunde interesen araberakoak» albora uzteko eskatu dio EAJri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu