EAJk dio krisitik irteteko «modua» dagoela jokoan
Berrikuntza eta nazioartera hedatzearen aldeko hauteskunde ekitaldia egin zuen atzo goizean EAJk Donostian, Miramongo teknologia parkean. Bertan, Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak adierazi zuen «aste erabakigarria» dela hau, igandean «Euskadin krisitik irteteko modua» egongo delako jokoan. Jeltzaleen lehentasunak ekonomia eta krisitik ateratzea direla gogoratu zuen, eta PP eta EH Bildu kritikatu zituen, horri buruz hitz egiteari uko egiten dietelako. «PPk asko du ezkutatzeko. Ez daki krisiari nola aurre egin, eta murrizketen errezeta baino ez du aplikatzen», esan zuen. Bilduren aurka ere jo zuen: «Bilduk asko du ezkutatzeko, haren eredu sozialak ez baitu krisitik ateratzea bermatzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu