Politika

EAJk EBBko zortzi kideak hautatu ditu gaur arratsaldean

Goizean hasi da alderdiaren batzar orokorra BECen, eta bihar Iñigo Urkullu hautatuko dute datozen lau urteetarako presidente.

2012ko urtarrilaren 14a
20:21
Entzun

Gaur goizeko hamarretan hasi du EAJk seigarren nazio batzarra, Bilboko BECen. Datozen lau urteetarako ildo politikoa zehaztu dute, eta bihar Iñigo Urkullu hautatuko dute EBBko presidente. Datozen urteetan, "Euskadirentzat estatutu politiko berri bat" lortzea du helburu EAJk, eta 2015. urtea jarri du horretarako epe.

256 batzarretako 700 ordezkari ari dira parte hartzen batzarrean. Goizean, alderdiaren ildo estrategikoak aurkeztu dituzte, eta horiei jarritako emendakinak onartu dituzte, horietako gehienak ildoak aro berrira egokitzeko aurkeztu baitira —ildo estrategikoak ETAren urriaren 20ko erabakiaren aurretik idatzi ziren—.

Arratsaldean, botoa emateko eskubidea duten 71 ordezkariek Euskadi Buru Batzarreko zortzi kideak hautatu dituzte. Herrietan erabaki den ordezkaritzaren arabera, zortzi horietatik bost Bizkai Buru Batzarrekoak izango dira, bi Araba Buru Batzarrekoak eta bat Gipuzku Buru Batzarrekoa. Eta espero bezala joan da bozketa.

Gipuzku Buru Batzarrak jakinarazi du aurretik saiatuko zela orain arte zituen bi ordezkariei eusten. Iñaki Generabarrena ABBko presidenteak, ordea, goizean esan du EBBren osaketa ez zaiola zor orekari, baizik eta herrietan militanteek erabaki dutenari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.