Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak jakinarazi du bere alderdiak laster "ekimenen bat" aurkeztuko duela eskubideei buruz, "denen artean zer egin" daitekeen ikusteko. Hark gaur Onda Vasca irrati katean esan duenez, "giza eskubideak eta eskubide zibil eta politikoak nahasten" ari dira eragile batzuk.
Lehengo astean Espainiako Auzitegi Nazionalak eskubide zibil eta politikoen aldeko bi manifestazio deialdi debekatu zituen -Bilborako zeuden deituta biak-. EAJk uste du "arrazoi politikoak" daudela auzitegiaren erabakiaren atzean.
Adierazi EH eskubide zibil eta politikoen aldeko herri ekimena babestu zuten eragileek larunbatean iragarri zuten eskubide denen aldeko mugimendua eratu dutela. Adierazi EHk herenegungorako Bilborako deitutako manifestazioari 42 eragilek eman zioten atxikimendua, eta haien artean ez zegoen EAJ.
politika
EAJk ekimen bat aurkeztuko du eskubideen inguruan
Iñigo Urkulluk adierazi du "giza eskubideak eta eskubide zibil eta politikoak nahasten" ari direla eragile batzuk. EAJk ez dio atxikimendurik agertu Adierazi EH herri ekimenari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu