Politika

EAJk ekitaldi berezia egin du Bilbon, ikurrinaren 120. urteurrena dela eta

Ikurrinaren alde borrokatu zirenak izan ditu gogoan Andoni Ortuzarrek. Bideoa: Bilboko Zazpikaleetan eta Arriagan egindako ekitaldiak (Ander Gartzia, BerriaTB) [berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2148/[/berriatb]

Berria.eus
2014ko uztailaren 12a
16:19
Entzun

Ikurriña. Geurea. Guztiona lelopean, elkarretaratzea eta omenaldia egin diote Bilbon ikurrinari. Ekitaldira EAJk deitu du, banderaren 120. urteurrena gogoratzeko asmoz. EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzar izan da bertan, besteak beste.

Ikurrinari urte askoan jazarri egin zitzaizkiola gogoratu du Ortuzarrek. "Uste izan zuten hura debekatuta sentimenduak isilduko zituztela. Baina oker zeuden", adierazi du EBBko buruak. Gogoan izan ditu baita ere errepresio haren biktima izan ziren guztiak.

Gaitzespen hitzak ere izan ditu, ordea, ahotan, "terrorismoa zuritzeko aitzakia gisa erabili zuten" haien aurka, hain zuzen ere: "Jende errugabearen odolarekin zikindu zuten ikurrina. Ez ditugu biktima horiek ahazten. Ez zen Euskadiren mesedetan izan, eta ezta ikurrinarenean ere".

Ortuzarrek nabarmendu du bandera debekatzea bidea ez den bezala hura "inposatzea" ere ez dela irtenbidea. "Guk balkoietan ikurrina baino ez dugu nahi. Baina herrialde bat ez da eraikitzen bandera makil batera igoaz; herri bat errespetu eta elkarlanarekin eraikitzen da".

Jende ugari bildu da EAJk banderari egindako omenaldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.