2015eko aurrekontuak

EAJk ere osoko zuzenketa aurkeztuko die Arabako aurrekontuei

PSEk eta EH Bilduk iragarria dute ez dituztela kontuak babestuko. 

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia, 2015. urterako foru aurrekontuen proiektuaren aurkezpenean. JUANAN RUIZ, ARP
2014ko abenduaren 8a
15:10
Entzun

Arabako jeltzaleek joan den astean aurreratu zutenez, PPrekin izandako negoziazioek ez dute "arrakastarik" izan, eta atzo iragarri zuen osoko zuzenketa aurkeztuko diotela 2015eko kontuen proiektuari. Ramiro Gonzalez bozeramaileak adierazi duenez, aurrekontu proiektuak ez du suspertze ekonomikorako planik jasotzen, ezta enplegura bideratutako nahikoa diru ere.

Dena den, hurrengo urteko kontuak Biltzar Nagusietan eztabaidatu nahi ditu EAJk; horregatik, "koldarra" ez izateko eskatu dio Javier de Andres ahaldun nagusiari, eta proposamena ez erretiratzeko deia egin dio. Aldundiak, ordea, jakinarazi du proposamena erretiratzea onartuko duela gobernuak —PSEk, EH Bilduk eta EBk ere ez dituzte kontuak babestu—.

Araban bezala, Gipuzkoan ere EAJk ziurtatu du ez duela foru gobernuaren (Bildu) 2015eko aurrekontu proiektua onartuko. Bilduk, oraingoz, ez du gehiengo nahikorik.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.