Politika

EAJk eskatu du Ertzaintza integratzeko Terrorismoaren Aurkako Europako informazio zerbitzuetan

Izaskun Bilbao eurodiputatuak salatu du Espainiako Gobernuak ezetza eman diola Ertzaintza eta mossoak Schengen sistemako datu basean sartzeko aukera izateari, eta hori ez datorrela bat Europako Batasunaren oinarriekin.

2015eko apirilaren 28a
12:45
Entzun

Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuak nabarmendu du Europak "koordinazioa" aldarrikatzen duela nazioarteko terrorismoaren kontra eman beharreko erantzunaren oinarri gisa. Eta, haren ustez, Ertzaintzari eta Mossos d'Esquadrari Schengen sistemako datu basean sartzeko aukera ukatuta Espainiako Gobernuak bi herrietan "belarriak eta begiak" izatea ukatzen die Europako informazio zerbitzuei: "Espainiak bere estatu eta nazio segurtasun kontzeptu zaharkitua lehenesten duelako polizia taldeen arteko koordinazioaren gainetik".

Bilbaok iragarri du zenbait ekinbide jarriko dituztela martxan Espainia EBrekin "koherente" izan dadin: "Polizia taldeen lana mugatu nahi dute".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.