EAJk eta Aralarrek auzia artxibatzeko eskatu dute

2011ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
EAJk eta Aralarrek ohar bana bidali zuten atzo hedabideetara, Bateragune auzia salatzeko. Auzia bera artxibatzeko exijitu zuen alderdi jeltzaleak, eta Aralarrek, berriz, akusatu guztien absoluzioa eskatu zuen. Bi alderdiek berretsi egin zuten epaiketaren hasieran esandakoa, auziaren zio politikoa salatu zuten eta Alderdien Legeak bultzatutakoa dela esan zuten. «Berretsi egiten dugu prozesuaren gertakarien oinarrian batzarrerako eskubidearen urraketa argia azaltzen dela. Horrez gain, epaileek erabakitako auzipetu batzuen behin behineko kartzelaratzea ere salatzen dugu, jakina denean eta ezaguna denean, gaur egun erakundeetan ordezkaritza duen koalizioaren alderdikide direla», dio EAJk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.