Mikel Arana IU-Ezker Anitzako koordinatzaileak salatu egin du EAJk eta PSE-EEk atez ateko sistemaren inguruan duten "zinismoa". Aranak gogorarazi du errausteko plantaren aurkako herri ekimen legegilea "35.000 sinadurak" babestu zutela eta alderdi horiek ez zutela kontuan hartu.
"Orain ahoa parte hartzearekin eta erreferendumarekin betetzen zaie", esan du Aranak. "Berrerabil daitekeena erretzeko sistema ez dago defendatzerik", gaineratu du.
Bestalde, Bilduren jarrera salatu du Aranak. Haren arabera, alderdiak atez atekoa beste 34 herritan jarriko dutela jakinarazi zuen eta egunak zehaztu "bestelako gizarte eragile eta indar politikoekin kontsultatu gabe".