Politika

EAJk ez dio osoko zuzenketarik aurkeztuko PPren aurrekontu proposamenari

"Espainiako Gobernuak eta Kataluniakoan elkarrizketa irekitzeari beste aukera bat" eman nahi diola azaldu du alderdi jeltzaleak EBBren bileraren ostean argitaratutako oharrean.

Urkullu, Ortuzar eta Esteban, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO, EFE
2018ko apirilaren 19a
05:08
Entzun

"Salbuespeneko egoera" bezala definitu du EAJk Kataluniako gatazka eta Espainiako Gobernuaren jarrera, eta azaldu duenez, egoera horretan "konpromiso aktiboa" hartzea erabaki du "elkar ulertzerako bideak errazteko eta egoerari buelta emateko behar duen denbora emateko". Horregatik "lehen tramite honetan" Espainiako Gobernuak egin duen aurrekontu proiektuari aurrera egiten utziko diola azaldu du EBBk, baina, azpimarratu du, beste bi tramite daudela oraindik, aurrekontu horiei bidea itxi nahi bazaizkie.

Hainbat eragile politikorekin harremanak izan ostean hartu du erabaki hori EAJk, oharraren arabera, "tartean Kataluniako talde independentistetakoak". "Kataluniako krisia" konpotzeko elkarrizketarik ez dela egon salatu du, eta "krisi" hori, "Estatu krisia" denez, "Euskadiri ere" eragiten diola. Elkarrizketaren partez "judizializazio politikoa" gertatu dela salatu du, "ondorio ezin txarragoekin".

Alderdi jeltzalea 155. artikuluaren kontra dagoela berretsi du EBBk, eta azpimarratu du, aurrekontuei osoko zuzenketarik ez aurkeztea dela artikulu hori "ahalik eta epe motzenean" indargabetzeko biderik "onena".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.