Euskal Herria

EAJk ez du beldur kutsatzeko "PPrekin argazkian ateratzeagatik"

EAJko presidente Andoni Ortuzarrek dio, ez dela beldur "politikoki kutsatzeko" PPrekin akordioak egin dituztela eta. Euskal autogobernuak "mutilazioak" edukitzeko arriskua onartu du Ortuzarrek, Lomce eta kutxen erreformak tarteko.

xabier martin
2013ko urriaren 9a
11:28
Entzun

Patxi Lopez, Andoni Ortuzar eta Iñigo Urkullu azaldu ziren lehen argazkian. Itun fiskala birena zen irailaren erdialdera (EAJ-PSE-EE). Atzodanik hirurena da, ordea. PPk ere sinatu baitu ententea, eta Arantza Quiroga argazkian sartu da. Irudi horrek ez du kezkatzen, haatik, Euskadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzar. "Ez gara beldu politikoki kutsatzeko PPrekin argazki batean ateratzeagatik". 

RNE irratian egindako adierazpenetan, EAJ "Euskadirentzat elkarrizketa bide on baten bila" dabilela azaldu du Ortuzarrek, eta testuingu horretan ulertu behar direla PPren goi karguekin egindako azken bilerak, tartean Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordearekin egindakoa. EAJko buruak aitortu du Lomcek, kutxen erreformak eta tokiko erakundeen erreformak "mutilazioak" ekar diezaioketela euskal autogobernuari, eta hori "saihestu" nahian dabilela PPrekin dituen harreman horien bidez. "Konfrontaziora joan aurretik akordioak egiten saiatu behar dugu", laburtu du EAJko buruak.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ez da atal fiskalean bederen, EAJk PPrekin duen aurkakotasun hori islatu, PPk dagoeneko iragarri duelako jatorrian EAJ eta PSE-EErena zen itun fiskala sinatuko duela. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.