Joseba Egibar EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak jakinarazi du bere alderdiak ez duela Eusko Jaurlaritzaren 2011ko aurrekontuen proiektua babestuko, eta egitasmoari 446 emendakin partzial aurkeztu dizkiola. Ricardo Gatzagaetxebarria EAJko parlamentariak eta biek eman dute horren berri gaur, parlamentuan bertan.
Egibarrek aitortu du PSE-EErekin hizketan ari direla -PSE dago gobernuan-, "baina puntu batzuetan ezinezkoa izango da akordioa lortzea". Patxi Lopezen gobernuak aurrekontuak onartzeko EAJren beharrik ez daukala gogoratu du bozeramaile jeltzaleak, PSEk eta PPk gehiengo osoa dutelako legebiltzarrean.
Iaz PSEk, PPk eta EAJk -H1ek ere bai- EAEko erakunde publikoetan "egonkortasuna" lortzeko akordioa sinatu zuten, baina Egibarrek azaldu du aurten ez dagoela halakorik.
Jaurlaritzaren sail batzuetarako 182 milioi euroko hazkundea proposatu du EAJk -hezkuntzarako, industriarako, Bilboko porturako, gizartekintzarako edota euskararako- eta beste batzuetarako 60 milioiko murrizketa.
poliTIKA
EAJk ez du Jaurlaritzaren aurrekontuen proiektua babestuko
Patxi Lopezen gobernuaren 2011ko egitasmoari 446 emendakin partzial aurkeztu dizkio. Egibarrek gogoratu du aurten ez dutela EAEko erakunde publikoetan "egonkortasuna" lortzeko akordioa sinatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu