EAJk baieztatu duenez, ez dira joango urtarrilaren 11ko Bilboko hitzordura, aurreko urteetan joan ez diren bezalaxe. Tantaz Tantak, berriz, bihar bertan erregistratuko du ofizialki datorren urtarrilaren 11ko ekimena, "Giza eskubideak, erabakia, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira" lelopean.
Presoen eta iheslarien aldeko mobilizazioa "ezberdina" izango da, antolatzaileek aurkeztu zutenean esandakoaren arabera, "ahalik eta eremu publiko gehien okupatzea" dela xedea. Ehunka herritarrek aurkeztu zuten, "marea baten antzera, Bilbon ez ezik, testuinguru politiko eta sozial osoan" eragingo duen ekinaldia.