Politika

EAJk Gorka Urtaran aurkeztu du Gasteizko alkategairako, eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusirako

Herrialdean EAJ PPren “alternatiba bakarra” dela diote bi hautagaiek.

edurne begiristain
2014ko apirilaren 14a
09:11
Entzun

Hurrengo urteko udal eta foru hauteskundeei begira jarri da EAJko Araba Buru Batzarra, eta alkatetzarako eta ahaldun nagusirako hautagaiak aurkeztu ditu. Gorka Urtaran izango da Gasteizko alkategaia, eta Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusigaia.  Bi hautagaiekin batera agerraldia egin du Xabier Agirre ABBko presidenteak. Itxaropentsu mintzatu da Agirre, datorren urtean EAJk bi erakundeak berreskuratzeko aukera handiak dituela iritzita.

Gonzalezen esanetan, berriz, EAJren esku baino ez da etorriko Arabak behar duen “eraldaketa”.  2011tik PPk agintzen du Udalean eta Diputazioan, baina ziur da 2015ean EAJ gai izango dela bi instituzioetan irabazteko. “Gu gara PPren alternatiba bakarra”, adierazi du.  Urtaranen iritziz, bestalde,  “eraldaketa integrala” behar du Gasteizko Udalak, eta berak “eredu politiko alternatiboaren” alde lan egingo duela agindu du.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.