POLITIKA

EAJk Igeldoko galdeketaz duen jarrera salatu du Itxas Aurre elkarteak

Protesta egin dute Donostiako Antigua auzoan jeltzaleek duten egoitzan.

Itxas Aurre elkarteak lau hautetsontzi irudikatuz egin dute protesta EAJren egoitza aurrean. IRUTXULOKO HITZA
2014ko azaroaren 22a
10:53
Entzun

Lau hautetsontzi kokatu dituzte, Usansolo, Katalunia, Eskozia eta Igeldoko galdeketak irudikatuz. Azaldu dute lehen hirurak txalotu dituela EAJk baina bestelako jarrera azaldu duela Igeldokoaren inguruan.

"Duela urtebete legezko kontsulta bat egin genuen; %72 herritarrek hartu zuten parte, eta %61k bozkatu zuten udalerri izatearen alde", esan du Jose Ignacio Galparsoro Itxas Aurreko bozeramaileak, eta gogorarazi EAJk auzitara eraman duela galdeketa hori.

Alde horretatik, salatu du hogei urte daramatzatela "epaitegietan dirua xahutzen eskubidea dena defendatzeko".

Igeldon herri galdeketa egin zuten 2013ko azaroaren 10ean, eta bozen %61 izan ziren desanexioaren aldekoak; %36, berriz, aurkakoak. Gipuzkoako Foru Aldundiak dekretu bidez onartu zuen desanexioa, baina ez zen gauzatu, Donostiako Udaleko oposizioko alderdiek helegitea jarri eta epaitegiek gibelera bota baitzuten aldundiaren erabakia. EAJren ustez, aldundiak dekretua kendu beharko luke, eta horren ondotik zabaldu beharko litzateke erabakitze prozesua, Donostiako Udalak bultzatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.