Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

EAJk irabazi ditu bozak, 30 legebiltzarkiderekin

PSE-EEk 24 eserleku, PPk 13, Aralarrek 4, EAk 2, EBk 1, eta UPyDk 1 lortu dituzte, botoen %100 zenbatuta. Parte-hartzea %65,88koa izan da. Boto baliogabeak %8,84 izan dira, 100.924 boto. Horren arabera, PSE-EEk, PPk eta UPyDk gehiengoa izango lukete Legebiltzarrean, 38 eserleku. D3M legez kanporatua ez balego, eta lehen kalkuluen arabera, zazpi eserleku egokituko litzaizkioke. Abertzaleek 597.515 boto bildu dituzte, besteek 518.973.

2009ko martxoaren 1a
00:19
Entzun
Bozen %100 zenbatuta, EAJk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta gau osoan hiru-lau diputatuko aldea kentzen dio PSE-EE bigarrenari. Parte-hartzea %65,88koa izan da. Boto baliogabeei dagokienez, %8,84 izan dira, 100.924 boto.

Aralarrek gora egin du nabarmen, eserleku bat izatetik lau izatera. PP, EB eta EA jaitsi egin dira, eta UPyD lehen aldiz egongo da Legebiltzarrean. Horiek hala, PSE-EEk, PPk eta UPyDk gehiengoa izango lukete Legebiltzarrean, 38 eserleku.

Demokrazia Hiru Milioi (D3M) hautesle plataformaren eta Askatasuna alderdi politikoaren zerrendak baliogabe utzi zituen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, eta Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak haien jarduerak eten zituen.

Boto baliogabeei dagokienez, guziak ez dagozkio D3Mri. Oraindik zehaztu egin beharko dira boto horien ezaugarria. Dena den, lehen kalkuluen arabera, D3Mri zazpi eserleku egokituko litzaizkioke.

2005ean 4.035 boto baliogabe egon ziren (%0,3), baina ezker abertzaleko alderdi batek (EHAK) hauteskundeetan lehiatzerik izan zuen.

Bestalde, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik kanpo daudenen 12.000 boto inguru daude oraindik zenbatzeko. Datozen egunetan emango dituzte haien emaitzak.

Botoen %100 zenbatuta

EAJ. 30 legebiltzarkide (%38,56). 396.557 boto.

PSE-EE. 24 (%30,71). 315.893 boto.

PP. 13 (%14,09). 144.944 boto.

Aralar. 4 (%6,05). 62.214 boto.

EA. 2 (%3,68). 37.820 boto.

EB. 1 (%3,51). 36.134 boto.

UPyD. 1 (%2,15). 22.002 boto.

Boto baliogabeak. %8,84. 100.924 boto.

Besteak eta boto zuriak. %1,03. 11.740 boto.

Abertzaleek (EAJ, Aralar, EA eta D3Mk) 597.515 boto bildu dituzte, besteek (PSE-EE, PP, EB eta UPyDk) 518.973.=b

2005eko emaitzak EAEn (BERRIAren webgune berezia)

EAJ-EA. 29 legebiltzarkide (468.117 boto, %38,67).

PSE-EE. 18 (274.546 boto, %22,68).

PP. 15 (210.614 boto, %17,40).

EHAK. 9 (150.644 boto, %12,44).

EB. 3 (65.023 boto, %5,37).

Aralar. 1 (28.180 boto, %2,33).

Boto baliogabeak. 4035 boto.

Parte-hartzea. %67,99.

Lehendakaria. Juan Jose Ibarretxe (EAJ; EA eta EBrekin koalizioan).

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako parte-hartzeak 1980tik

1980. %59,76.

1984. %68,49.

1986. %69,62.

1990. %60,98.

1994. %59,68.

1998. %69,99.

2001. %78,96.

2005. %67,99.

2009. %65,88.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.