Hauteskundeak EAJk irabazi ditu Gipuzkoan. Boto guztiak zenbatuta, Juan Jose Ibarretxeren alderdiak 10 legebiltzarkide lortu ditu herrialde horretan, hain zuzen, 2005. urtean EArekin batera lortu zuen legebiltzar kopuru bera. PSE-EE bigarren indar politikoa da, eta orain dela lau urte baino hiru legebiltzarkide gehiago lortu ditu: zortzi.
Bi alderdi horien atzetik, datu ofizialen arabera, PP da alderdi bozkatuena, eta 2005ean lortu zuen legebiltzar kopurua mantentzea lortu du. Aralarrek eserleku bat gehiago izango du, eta EAri aurrea hartu dio Gipuzkoan, boto kopurua bikoiztuz. EBk bere eserlekuari eutsi dio herrialde horretan.
Boto baliogabeak 47.803 izan dira Gipuzkoan, eta kopuru horrekin D3Mk lau legebiltzarkide lortuko lituzke Eusko Legebiltzarrean; datu ofizialetan, ordea, EAJ, PSE-EE, PP eta EBren artean banatuko dira eserleku horiek. Abstentzioa %36,94koa da.
Botoen %100 zenbatuta (datu ofizialak)
EAJ. 10 legebiltzarkide (110.942 boto, %36,94).
PSE-EE. 8 (91.799 boto, %30,56).
PP. 3 (31.817 boto, %10,59).
Aralar. 2 (31.043 boto, %10,34).
EA. 1 (15.752 boto, %5,24).
EB. 1 (11.098 boto, %3,70).
UPyD. 0 (5.227 boto, %1,74).
Botoen %100 zenbatuta, D3Mrenak aintzat hartuta
EAJ. 9 legebiltzarkide (110.942 boto, %19,27).
PSE-EE. 7 (91.799 boto, %15,97).
D3M. 4 (47.803 boto, %8,31).
PP. 2 (31.817 boto, %5,53).
Aralar. 2 (31.043 boto, %5,4).
EA. 1 (15.752 boto, %2,74).
EB. 0 (11.098 boto, %1,93).
UPyD. 0 (5.227 boto, %0,91).
2005eko emaitzak Gipuzkoan
EAJ-EA. 10 legebiltzarkide (148.884 boto, %38,30).
PSE-EE. 5 (78.871 boto, %20,29).
PP. 3 (51.780 boto, %13,32).
EHAK. 5 (70.834 boto, %18,22).
EB. 1 (20.388 boto, %5,24).
Aralar. 1 (15.396 boto, %3,96).
EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK: GIPUZKOA
EAJk irabazi ditu hauteskundeak Gipuzkoan
PSE-EEk hiru legebiltzarkide gehiago lortu ditu eta Aralarrek eserleku bat gehiago izango du, EAren botoak bikoiztuz. Boto baliogabeak 47.803 izan dira, eta kopuru horrekin 4 legebiltzarkide egokitu litzaizkioke D3Mri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu