politika

EAJk irabaziko lituzke Bizkaiko bozak, %41eko babesarekin

PSE-EEk %24,1ekoa luke, PPk %11,3koa, ezker abertzaleak %11,2koa, Aralarrek %4,7koa, Ezker Batuak %3,1koa, EAk %2koa.

2010eko abenduaren 6a
19:12
Entzun
Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeak orain egingo balira, EAJ izango litzateke irabazlea, beti bezala, eta aise nagusituko litzateke, botoen %41 jasota (50 batzarkideetatik 23), Gizaker enpresak egindako inkestak dioenez. Bizkaiko Foru Aldundiaren enkarguz egin zuen inkesta azaroaren 15etik 19ra artean; 1.600 laguni galdetu zien.

PSE-EE geratuko litzateke bigarren, %24,1ekin (14 batzarkide). Ondoren: PP (%11,3; 5-6), ezker abertzalea (%11,2; 6), Aralar (%4,7; 1), Ezker Batua (%3,1; 1), EA (%2, 0). Alternatibak, Hamaikabat-ek eta UPDk ere batzarkiderik ez lukete eskuratuko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak azaroaren 25ean jakinarazi zuen berak enkargatutako inkesta.

2011ko maiatzaren 22an izango dira udal eta foru hauteskundeak.

EAJkoa da legealdi honetan ere Bizkaiko ahaldun nagusia: Jose Luis Bilbao.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.