Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak Eusko Legebiltzarreko bozei begira eginiko inkestaren arabera, EAJk irabaziko lituzke urriaren 21eko hauteskundeak. 24 eta 27 eserleku artean lortuko lituzke, Soziometroaren arabera.
Bigarren indarra izango litzateke EH Bildu, 21 eta 23 eserleku artean erdietsita. Edozein kasutan irabaziko luke EAJk, beraz. PSE-EEk 16 edo 17 eserleku lortuko lituzke, eta PPk 10. UPDk eutsi egingo lioke legebiltzarrean duen ordezkari bakarrari, eta legebiltzarkide bat lortu-ez lortu egongo litzateke Ezker Anitza.
Urriaren 1etik 5era bitartean egin dute inkesta.
Herrialdeka, inkestak EAJ jotzen du garaile Araban eta Bizkaian, eta EH Bildu, berriz, Gipuzkoan.
Ondokoak dira herrialdekako datuak:
Araba: EAJk 7, EH Bilduk 5-6, PSE-EEk 6, PPk 5, UPDk 1, Ezker Anitzak 0-1
Bizkaia: EAJk 10-11, EH Bilduk 6, PSE-EEk 5-6, PPk 3
Gipuzkoa: EH Bilduk 10-11, EAJk 7-8, PSE-EEk 5, PPk 2.