poliTIKA

EAJk irabaziko lituzke Gipuzkoako foru hauteskundeak

Alderdi Jeltzaleak 14 batzarkide lortuko lituzke, PSEk 13, ezker abertzaleak 9, PPk 6, Aralarrek 5, EAk 3, EBk 1, eta H1ek, Alternatibak eta UPDk batere ez.

2010eko azaroaren 25a
18:09
Entzun
Aztiker eta Logikaline enpresek egindako inkestaren arabera, EAJk irabaziko lituzke Gipuzkoako foru hauteskundeak, botoen %24,28 eta hamalau batzarkide lortuta. Joan den urriaren 13tik azaroaren 5era 3.263 inkesta egin zituen Aztikerrek, Gipuzkoako Foru Aldundiak enkargatuta. Abstentzioa %38,59koa litzateke.

Gaurko agerraldian Markel Olano (EAJ) ahaldun nagusiak eman ditu azalpenak, enpresa haietako ordezkariekin batera.

Emaitzak

- EAJ. %24,28 (14 batzarkide).

- PSE-EE. %21,29 (13).

- Ezker abertzalea-ANV. %16,11 (9).

- PP. %12,18 (6).

- Aralar. %9,45 (5).

- EA. %6,99 (3).

- EB. %4,59 (1).

- H1. %1,48 (0).

- Alternatiba. %1,34 (0).

- UPD. %0,60 (0).

- Besteak. %1,68 (0).

2007ko foru hauteskundeetan PSE izan zen bozkatuena: 76.868 boto; 16 batzarkide, botoen %29,06. EAJk: 71.795 boto, 16 batzarkide, %27,14. Ezker abertzaleak, baliogabetuta izan arren, 72.963 boto batu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.