Kontu Auzitegia

EAJk Jose Luis Bilbao proposatu du kontu auzitegiko kide izateko

Jarduneko Bizkaiko ahaldun nagusiak Jose Mari Gorordoren lekua hartuko luke.

Jose Luis Bilbao, Andoni Ortuzar eta Itxaso Atutxarekin, Bizkaiko ahaldun nagusi izateko berriro ez zela hautatuko adierazi zuen egunean. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2015eko ekainaren 15a
14:36
Entzun

EAJk Jose Luis Bilbao jarduneko Bizkaiko ahaldun nagusiaren hautagaitza erregistratu du Eusko Legebiltzarrean, EAEko Kontu Auzitegiko kide izan dadin. EAJren proposamena onartuko balitz Jose Mari Gorordo Bilboko alkate ohiaren lekua hartuko luke Bilbaok. 

Hain justu, Bilbaok iazko irailaren amaieran eginiko adierazpen batzuek hautsak harrotu zituzten. Berriro Bizkaiko ahaldun nagusi izateko ez dela aurkeztuko iragartzeko hitzaldian, lasai egoteko esan zien  iruzurgileei; asko ezagutu dituen arren ez zuela horien berri emango. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.