EAJk kritikatu du Euskotren eta metroko lan eskaintzetan euskara kentzea

Normalizazioaren bidean «astakeria» dela adierazi du Maribel Vaquero EAJko legebiltzarkideak

Erredakzioa
Bilbo
2011ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Euskotren eta Bilboko Metroa enpresetako azkeneko lan eskaintzetan euskaraz jakitea betebehar moduan ezabatu dutela salatu du Maribel Vaquero EAJko legebiltzarkideak. Vaquerok azaldu duenez, urtarrilaren amaieran enpresa horietako sindikatuek «euskararen diskriminazioaren» berri eman zuten. Hortaz, Iñaki Arriola Etxebizitza eta Garraio sailburuaren agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarrean.

Euskotrenek eta Bilboko Metroak azkeneko lan eskaintzetan euskaraz jakitea ezabatu izana «tamalgarria eta oso larria» dela esan du Vazquezek: «Euskararen normalizazioaren bidean astakeria da». Sindikatuek egindako salaketen gainean argibideak emateko eskatu dio Iñaki Arriola Etxebizitza eta Garraio sailburuari Eusko Legebiltzarrean.

Sindikatuek egindako salaketak egiaztatzen badira Euskotren eta Bilboko Metroa enpresek «euskararen aurkako politika egiten dutela» argituko dela esan du EAJko legebiltzarkideak. «Euskararen alde indarrean dagoen araudia ezabatu eta baztertu egin dutela agerian geldituko da». Hortaz, Etxebizitza eta Garraio Sailak euskararen alde egin beharrean euskararen «aurka» lan egiten duela argi geldituko dela esan du Vazquezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.