EAJko Batzar Nazionalak larunbatean aukeratuko du Europako Parlamenturako hauteskundeei begirako hautagaia. Zalantzarik ez da, ordea, egungo EAJko europarlamentari Izaskun Bilbao izango dela berriz ere hautagai.
EBBk hamasei hautagaiko zerrenda bat aurkeztu zuen, alderdiko kideek babestu edo beste hautagai batzuk proposa zitzaten. Europa Press agentziak EAJko iturriak aipatuz esan duenez, militanteek babesa adierazi diote Bilbaori, eta hura izendatuko dute hautagai larunbatean.
09:30 eta 10:15 artean egingo dute batzarra. Ondoren, agerraldi bat egingo dute hautagaiak berak eta EAJren EBBko presidente Andoni Ortuzarrek.