aberri eguna

EAJk legebiltzarreko printzipio etikoetatik abiatuta nahi du eraiki 'Aberri Berria'

Bilbon ospatuko du igandean EAJ alderdiak bere Aberri Eguna. Donostian aurkeztu du, ordea, bi urteurren bereziren aitzakian. Sortuk "euskal estatua eratzeko engaiamendua" agertu du.

2013ko martxoaren 28a
17:24
Entzun

Martxoaren 31n beteko direlako batetik  100 urte Donostian lehen Euzko Etxea ireki zenetik, eta aurten beteko direlako bestetik 80 urte Donostian lehen Aberri Eguna ospatu zenetik.

Aberri Berria leloarekin ospatuko du aurten Aberri Eguna EAJk, eta Aberri Berria joan den astean Eusko Legebiltzarrean "alderdi guztiek onartutako printzipio etikoetatik" abiatuta eraiki nahi dutela nabarmendu du Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak. "Aberri Berria aldakarrikatzen dugu; berria, eta berritzailea. Hiru ardatz nagusiren gainean: bakea lortzea, Herri izateko eskubideari bide ematea, eta egoera ekonomiko honetatik irtetea".

EAJk, bere aldarrikapenei bide emateko, legebiltzarrean finkatuta gelditu diren printzipio etikoak aintzat hartu behar direla nabarmendu du Egibarrek. "Etorkizuna eraikitzeko oinarri demokratikoak errespetatu behar direlako: pertsonak lehenengo eta herri borondatea ondoren".

Sortuk, "Euskal estatua eratzeko engaiamendua" 

Sorturen arabera, krisi ekonomikoak "inoiz baino gehiago" agerian uzten du erabakiak hartzeko gaitasunik ez duen herri batek ezin duela eskubideen berdintasunean oinarritutako etorkizuna eraiki. Gogoan izan du Euskal Herrian berrehun milatik gora langabe daudela, lantegi andana ixten ari direla eta gizarte murrizketa "bortitzak" izaten ari direla, besteak beste.

Independentziarako arrazoiak "asko" direla azaldu du Sortuk bere adierazpenean. "Herriarekiko sentimendu bat badugu, eta hori oso nabarmena da. Edozein naziori, munduan izan eta izate hori garatzerako, estatu izatea eskatzen zaio".  Alderdiaren ustetan, eredu ekonomiko propio bat eraikitzeko estatua beharrezkoa da.

Gatazkaren konponbidearen inguruan, Euskal Herrian "urrats handiak" egin direla iritzi dio, baina Espainiak eta Frantziak "blokeo eta oztopoa" eragin dutela. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.