EAJren eta EH Bilduren arteko hika-mika luze joaten ari da, ekonomia indarberritzearen kontura. Azkena EAJren eskutik etorri da. "Lotsa politikorik ez" izatea leporatu dio Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak EH BIlduri. Haren arabera, Jaurlaritzarekin akordio bat egin, eta "24 ordu baino gutxiagoan ukatu" egin du eta. Ziurtatu du bilera horretatik eratorritako lanak ez direla geratuko, EH BIlduk kanpora geratzea erabakitzen badu ere.
Joan den asteazkenean Iñigo Urkulluk hiru diputatuekin eta Eudeleko presidentearekin egindako bileratik nor bere bertsioarekin atera zen. Ekonomia indarberritzea helburu, defizita malgutuz geroko diru gehigarriarekin instituzioen arteko diru funtsa egiteko akordioa egon zela defendatu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak. Martin Garitano ahaldun nagusiak, berriz, ez zela horrelakorik gertatu esan zuen, eta hurrengo egunean Larraitz Ugarte diputazioko bozeramaileak "aldez aurretik idatzitako gidoiaren argazkia" atera besterik ez zutela egin esan zuen, eta akordioa egon zela ukatu egin zuen. Lehendakariak "huts egin" ziela esan zuen.