ezker abertzalearen legeztatzea

EAJk "ondo" hartu du ezker abertzalearen "jarrera aldaketa", eta gobernuari legeztatzeko eskatu dio

2011ko otsailaren 7a
20:18
Entzun
EAJko Euzkadi Buru Batzarrak "ondo hartu du" ezker abertzalearen "jarrera aldaketa", "politika eta antolakuntza arloan historikoki mantendu izan dituen jarrerekiko ageriko banatzea suposatzen duelako".

Hala, EAJk dio Espainiako Alderdien Legeko "baldintza guztiak" betetzen dituela alderdi berriak, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio hura "inskribatzeari ekin diezaiola" eskatu dio. Alegia, legeztatzeko pausoak ematen hasteko. "Gobernuak adoretsua behar du izan".

Halaber, "ontzat jotzen du" ezker abertzaleak iragarritako "bortxakeriaren erabilpenaren edo erabilpen honen mehatxuaren gaitzespena, ETAren bortxazko adierazpen guztiak barne".

EAJren ustez, hori guztia "zalantza ezinezko eta ukaezinezko garrantzizko balioa duen adierazpena da". Ondorioz, "euskal politikagintzarako itxaropenezko aldi berria" irekiko delakodan dago EBB. "Gertatutakoaz pozten gara".

Gaurko ekitaldian "begirale gisa" izan da EAJ, EBBk arratsean atera duen oharrak dioenez, eta ezker abertzalearen agiriak "zehatz-mehatz" aztertu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.