politika

EAJk osasun arloko murrizketen aurka bozkatuko du kongresuan

Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariari "eskura dituen tresna guztiak" erabiltzeko eskatu diote Josu Erkoreka eta Emilio Olabarria diputatuek, murrizketa horiek aplikatu behar ez izateko.

2012ko maiatzaren 15a
16:14
Entzun

EAJ alderdiko Josu Erkoreka eta Emilio Olabarria diputatuek gaur goizean jakinarazi dute osasun arloko murrizketen kontra bozkatuko dutela Espainiako Kongresuan, "osasun sistema arriskuan jartzen dutelako".

Horrekin batera, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren gobernuari eskatu diote "Jaurlaritzaren esku dauden tresna guztiak baliatu eta babes hesi bat" eraiki dezala murrizketa horiek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan aplikatu behar ez izateko.

Lau arrazoi nagusi aipatu ditu Erkorekak murrizketen aurka bozkatzeko:

- "Mariano Raxoiren gobernuak ez du erreforma inorekin adostu, ez talde parlamentarioekin ezta autonomia erkidegoekin ere".

- "Errege dekretu bidez dator, parlamentua argien mespretxatzen duen formula izanik".

- "Erreforma horiek 25 urteko atzerapausoa dakarte osasun arloan, bai unibertsaltasunaren ikuspuntutik baita doakotasunarenetik ere".

- "Autonomia erkidegoen eskumenak urratzen ditu, eta modu berezian Euskal Autonomia Erkidegoarenak". 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.