Joseba Egibar (EAJ)
"Beharrezkoa den desegiteko eta desagertzeko prozesuan" kokatuko luke Egibarrek ETAren azken komunikatua. Ezer nabarmentzekotan, bere ustez, "zentzugabekeria" justifikatzen jarraitzen du erakundeak, eta bere estrategia politiko-militarra "zenbateraino izan den okerra" adierazten duen pasartea aipatu du: "Gizarte honek gainditu nahi duen iraganari omenaldia egiten dio".
Txarli Prieto (PSE-EE)
Komunikatuan koalizioa "babestu nahian" dabilela dirudi, Prietoren ustez, eta hark babestea "pausu bat atzera" ematea dela iritzi dio. "Desarmea eta desegitea" besterik ez diote eskatzen sozialistek, eta "justiziarekin kontuak dituztenek ordain dezatela".
Anton Danborenea (PP)
"Hilketak eta terrorismoa zuritzen ditu" Darborenearen ustez, ETAren azken berriak, eta ez duela "desagertzeaz" aipamenik egin. "Poliziak gaitz horrekin amaitzea" espero du, eta espetxeko ate guztiak zabalik izango dituztela esan du, "nahi dutenean han sartzeko eta armak entregatzeko".