EAJ kartzelazaina. Presoak etxera dioten grafitiak agertu dira Asparrenako alkate ohiaren etxean. Alfredo Saez de Arregi Asparrenako alkate izan zen 1991 eta 1995 artean. Araba Buru Batzarrak gogor gaitzetsi du gertatutakoa. EAJko Arabako zuzendaritzaren esanetan, "iraganari lotuta bizi diren pertsonen zentzugabekeriaren froga" da gertatutakoa.
Jeltzaleen buruzagitzak iragarri du gertatutakoa gaitzesteko mozioa aurkeztuko duela udalaren datorren osoko bilkuran.