POLITIKA

EAJk Senatua eta Gobernuaren ordezkaritzak kentzea proposatu du

Helburua "Estatuaren egitura arintzea" dela esan du Urkulluk. BEZaren igoera kritikatu du, kontsumoa zigortu eta erosteko ahalmena gutxituko dituelako.

2012ko uztailaren 20a
14:43
Entzun

Iñigo Urkullu EAJko EBBren presidente eta lehendakarigaiak Espainiako Senatuaren eta Gobernuaren Ordezkaritzak kentzea, Espainiako Segurtasun Indarrak Euskal Autonomi Erkidegoak bereganatu dituen eskumenetara egokitzea eta Armada, Barne Ministerioa eta Errege Etxearen aurrekontua murriztea proposatu ditu. Helburua Estatuaren egitura "arintzea" dela esan du.  

EAJko karguek bilera egin dute gaur Sabin Etxean, Bilbon; egungo egoera ekonomikoa eta murrizketa planaren ondorioak aztertzeko. Urkulluk zentralismo politiko eta instituzionalerako egin nahi den itzulera "onartezina" salatu du. 

"Zorpetzeko eragiketa berriak" berehala amaitzea, nork bere burua "zuritzeko eta goratzeko" publizitate gastu politika berehala amaitzea eta Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa berehala deitzea ere proposatu ditu EAJko buruak .

Bestalde, alderdikideei euren soldata neurri batean murrizteko "borondatezko konpromisoa" hartzeko eskatu die Urkulluk. Gainera, BEZaren igoera kritikatu du, kontsumoa zigortu eta erosteko ahalmena gutxituko dituelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.