EAE-ko AURREKONTUAK

EAJk uste du errazagoa izango dela aurrekontuak PPrekin edo PSErekin hitzartzea, EH Bildurekin baino

Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak oroitarazi du PPrekin eta PSErekin ados jarri dela hainbat kontutan.

Berria.info
2013ko martxoaren 15a
18:01
Entzun

Itxaso Atutxari Euskadi Irratian egin diote elkarrizketa, eta bertan aitortu du Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu proiektua ezagutarazi ondoren alderdien aldetik izandako aurreneko erreakzioak ez direla "oso gozoak" izan. Hala ere, ez du espero osoko zuzenketarik, eta ohartarazi du alderdiek abstentziora jotzea nahikoa izan daitekeela aurrekontuak onartzeko.

Atutxak oroitarazi du EAJk akordioak erdietsi dituela PPrekin Arabako eta Bizkaiko aurrekontuek aurrera egin zezaten, eta PSE-EErekin ere ados jarri dela; Maite Iturbe EITBko zuzendari izendatzeko, kasu. EH Bildu "bere rola" betetzen ari dela esan du Atutxak, "EAJren alternatiba izateko nahian". Koalizioarekin ikusten du BBBko presidenteak zailtasun gehien ados jartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.