EAJk uste du "errealismo ariketa" egin duela EPPK-k

Urrats gehiago egiteko eskatu dio Joseba Egibarrek presoen kolektiboari.

Joseba Egibar. EAJ
2013ko abenduaren 29a
08:14
Entzun

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak "erralismo ariketa, edukiekin" egin du, Joseba Egibar EAJko Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak adierazi duenez. Donostian agerraldi bat egin du Egibarrek, EPPK-k atzo eginiko adierazpenaren inguruko balorazioa egiteko.

Presoen kolektiboaren adierazpena "aurrerapauso bat den aldaketa bat" dela uste du, baina urrats gehiago egiteko eskatu dio Egibarrek EPPKri; hain zuzen, "bizpahiru urte" ez itxarotea eta presoen egoera hobetzeko urratsak "berehala" egiten hastea galdegin dio kolektiboari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.