Josu Erkoreka Espainiako Kongresuan EAJk daukan parlamentarioak uste du EAk, EBk eta bere alderdiak Eusko Jaurlaritzan osatzen duten hirukoak "nahikoa ondo" funtzionatzen duela Jaurlaritzan bertan, "baina beste erakundeetan huts egiten ari da". Esaterako, herenegun EBk Arabako ahaldun nagusia hautatzeko bozketan ez zuen Xabier Agirre EAJren kidearen alde bozkatu, Txarli Prieto PSE-EEren alde baizik; Gipuzkoakoa hautatzean, berriz, abstenitu egin zen eta Markel Olanok (EAJ) justu-justu irabazi zuen. Udal batzuetan ere EBk ez du EAJren edo EAren alde egin. "Leiala ez" izatea leporatu dio EBri.
Araban Agirre ahaldun nagusiak atzo eskua luzatu zion PSE-EEri, eta Erkorekak uste du "oinarri batzuk baldin badaude", sozialistekin "akordioa" lortuko dutela Foru Aldundian eta Gasteizko Udalean. Aldundian gehiengo sinplea du EAJk eta Gasteizko Udalean, berriz, PSE-EEk (Patxi Lazkoz da alkatea).
Politika
EAJk uste du hirukoa "huts egiten" ari dela
Josu Erkorekaren ustez, EAJ, EA eta EBren akordioak "nahikoa ondo" funtzionatzen du Jaurlaritzan bertan, baina ez beste erakundeetan. "Leiala ez" izatea leporatu dio EBri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu