EAJk uste du Raxoi "bakea kudeatzeko prest" dagoela

Emilio Olabarria Arabako zerrendaburuak dio PPko presidentegaia politikari "pragmatikoa" dela. 

2011ko azaroaren 9a
12:24
Entzun

Emilio Olabarria EAJren Espainiako Kongresurako Arabako zerrendaburuak uste du Mariano Raxoi PPko presidentegaia "bakea kudeatzeko prest" legokeela azaroaren 20ko hauteskundeak irabaziko balitu, "ez baita hura Aznar bezalakoa. Eta, gainera, bakea egonkortuko lukeen presidentea izatea gustatuko litzaioke".

Olabarriak dio ezagutzen duela Raxoi —EAJko kideak urteak daramatza diputatu izaten—, eta politikari "pragmatikoa" dela iruditzen zaio. "Guztiokin konponbidea topa dezala ahaleginduko naiz", esan du Olaabarriak gaur, Radio Euskadi irratian. Besteak beste, "salbuespeneko" legeak "indargabetu" behar direla iritzi dio.

Haren arabera, Raxoi eta PPko eta PSOEko beste agintariek aldez aurretik zekiten zer egingo zen Donostiako Nazioarteko Konferentzian, eta zein etorriko ziren. 

EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari Iñigo Urkulluk esan izan du azkeneko hilabeteetan sarri hitz egin izan duela PPko buruarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.