Politika

EAJk "zail" ikusten du Zapateroren alde bozkatzea inbestidura saioan

Gaur egin du bilera PSOErekin, eta Josu Erkoreka diputatu jeltzalea "prest" azaldu da sozialistekin legealdian akordioak lortzeko.

2008ko apirilaren 4a
15:19
Entzun
Gaur 10:30etik aurrera egin dute PSOEk eta EAJk bilera Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente hautatzeko inbestidura saioaz -Jose Antonio Alonso eta Jose Blanco izan dira PSOEko ordezkariak bileran, eta Josu Erkoreka EAJkoa-, eta Erkorekak batzarraren ondoren jakinarazi du "zaila" izango dela bere alderdiak Zapateroren alde bozkatzea. "Dena den, itxaropenari ez diot aterik itxi nahi", adierazi du Erkorekak.

Haren arabera, Arrasaten (Gipuzkoa) gertatu denak ez du eraginik izan gaurko bileran -EAJk ez du PSE-EEren zentsura mozioaren alde egin-. Gaur akordiorik lortu ez arren, diputatu jeltzalea "prest" azaldu da PSOErekin legealdian hitzarmenak erdiesteko.

PSOEko kideak CiUrekin ere batzartu dira, eta arratsaldean PPrekin egingo dute bilera. Ostiralean hasi zituen bileran Espainiako Kongresuko beste alderdiekin -NaBai, BNG, ERC, CC, IU-ICV eta UPyDrekin-.

Asteartean izango da Zapatero presidente izendatzeko lehen itzulia. Gehiengo osoa beharko du orduan, eta ez dirudi lortuko duenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.