Politika

EAJko Aberri Batzarrak aho batez onartu du Ibarretxe izatea berriz lehendakarigaia

Arabako zerrendaburua izango da. Bizkaiko zerrendan, berriz, Izaskun Bilbao izango da lehena eta Joseba Egibar Gipuzkoakoan.

2008ko abenduaren 20a
14:50
Entzun
Datorren udaberriko Eusko Legebiltzarrerako zerrendak onartu ditu gaur EAJren Aberri Batzarrak, Gasteizko Buesa-Arena kiroldegian egindako bilkuran. Batzarrak aho batez berretsi du Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria izatea berriro ere hautagaia. Iñigo Urkullu EAJko presidenteak nabarmendu du Ibarretxe dela "egungo garai zailetan" gobernua gidatzeko pertsona egokia.

Arabatik aurkeztuko da Ibarretxe; probintzia horretako zerrendaburu izango da. Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko lehendakaria izango da, berriz, Bizkaiko zerrendaburua eta Joseba Egibar Legebiltzarreko EAJren bozeramailea Gipuzkoakoa. Arestian aipatu bezala, zuzendaritzak proposatutako zerrendak aho batez berretsi ditu Aberri Batzarrak.

Ofizialki lehendakarigai izendatu ostean egindako hitzaldian ETAri "alde egiteko" eskatu dio Ibarretxek, "soberan egon eta enbarazu egiteaz gain, hil egiten du eta Euskal Herriaren izena zikintzen du munduan". Giza eskubide guztiak guztientzat "konplexurik gabe" babesteko konpromisoa hartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.