Arrasateko Udaleko iturriek eta Eusko Alderdi Jeltzaleak jakinarazi dutenez, Jose Luis Apraiz EAJko Arrasateko udal bozeramailearen kotxea erretzen ahalegindu dira gaur goizaldean. Erasoaren ondorioz, eserlekuak erre egin dira eta ateetako bat belztuta gelditu da. Azaldu dutenez, goizeko ordu batak eta laurden zirenean, talde batek gidariaren leihoa hautsi du, eta su hartzen duen likidoa isuri du autoaren barruan.
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak adierazi du kalteak txikiak izan direla sua autoan zehar zabaldu ez delako.
Bestalde, Portugaleteko batzokiaren aurrealdera pintura gorria eta horia jaurtiki dute gaur goizaldean, Casilda Iturrizar kalean.
Kale erasoak
EAJko Arrasateko udal bozeramailearen autoa erretzen ahalegindu dira
Jose Luis Apraiz EAJko Arrasateko udal bozeramailearen kotxea erretzen saiatu dira gaur goizaldean, Udaleko iturriek eta Eusko Alderdi Jeltzaleak jakinarazi dutenez. Eserlekuak erre egin dira eta ateetako bat belztuta gelditu da erasoaren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu